GR-322 NAFARROA XTREM 3. ETAPA: LANTZ - ZUBIRI

GR-322 NAFARROA XTREM 3. ETAPA: LANTZ - ZUBIRI

Ezagutu iratze-sailak, gaztainondoak eta larreak dituzten paisaia paregabeak, herri xarmagarriak arakatuz eta natura bere distira osoan gozatuz.
Ibilbide hau GR-322 “Nafarroa Xtrem”-eko hirugarren etapa da. GR hau urtero apirilaren amaieran ospatzen den “Nafarroa Xtrem” mendi lasterketaren ibilbidearen gainean sortu zen, Nafarroako Zubiri herritik abiatu eta bertan amaitzen dena.GR-322 “Nafarroa Xtrem”-eko hirugarren etapa Itxesolako (Lantz) poste batean hasten da, Lantzeko aterpetxetik irits daitekeena, eta bertan panel bat dago jarrita. Handik aurrera, Aritzu, Iragi eta Usetxi herrietara abiatuko gara, iratze-soro, borda, abelburuentzako larre, gaztainondo erraldoi, pago baso eta Artzeki, Goitiko Gaina eta Baratxueta gailurretatik igaroz, etapa Zubiri herriko kiroldegiaren ondoan amaitzeko.