14. URKIAGA EUGI

14. URKIAGA EUGI

Ibilaldi eta mendiko bizikletarako ibilbide ezin hobea, haritz-basoetako paisaiak eta ikuspegi panoramikoak eskaintzen dituena, eta Eugi herri pintoreskoan a...
Urkiagako gainean hasten da ibilbidea, baina berez Bankatik dator, Aldude eta Urepel igarota. GR-11 eta GR-12 bideetan barna doa, Esnezalaietako bidegurutzeraino. Handik, hegoalderantz joko dugu, bidea bitan zatitu arte: adar bat mendiko bizikletaz ibiltzeko da, eta bestea, oinez. BTT bideak Zotalar inguratzen du, baita mendi-magalaren mendebaldeko isurialdea ere. Gero, pista eroso batek Eugiraino eramango gaitu, maldan behera. Oinez egiteko bideak, aldiz, hegoalderantz joko du. Horrek ere Zotalar inguratzen du, baina ekialdetik. Bidexka polita da, pagadiz inguratua, Gurutxagako leporaino. Handik, maldan behera doa bidea Eugiraino zuzenean.