PIRINIOTAKO BIDEA, EZKAURREKO ALDAERA

PIRINIOTAKO BIDEA, EZKAURREKO ALDAERA

Ibilbide erronka batek ikuspegi zoragarriak, igoera zirraragarriak eta pagadietan zehar jaitsiera liluragarria eskaintzen ditu, naturazaleentzat aproposa.
Ezkaurre 11.4 aldaerak Txiberri eta Telesfororen bordetatik gora egiten du, Mendikosanz-eko magaletan barrena Arrigorrietako gandorreraino iritsi arte. Handik, Peña Godía edo Itoletako Tozala mendia mendebaldetik inguratzen du, Peña del Ibón aldera joateko eta Ezkaurreren oinarri harritsura hurbiltzeko. Ezkaurreko ibona eskuinera utzita, igoerak jarraitzen du hegoaldeko magaletik. Pixkanaka, maldak leuntzen dira, ia-ia tontorrera iritsi arte. Jaitsieran dago zatirik arriskutsuena: bide estu batek Ezkaurreren iparraldeko aurpegitik behera egiten du, Abizondo Puntarekin lotzen duen gandor hariztitsura iritsi arte. Handik beherantz jarraitzen da Argibiela lepora edo Nafarren Portura iritsi arte.