GR-12.1: ITURBELTZA - AZTAKARRI

GR-12.1: ITURBELTZA - AZTAKARRI

Ibilbide erronka handikoa, ikuspegi zoragarriekin, abenturazaleentzat aproposa. Saihestu baldintza txarrak eta aukeratu bide alternatibo seguruago bat.
Iturbeltzatik Aztakarrira iristeko aukera ematen duen aldaera, Iturrumburruko tontorra zeharkatuz. Tontorretik Aztakarrira dagoen jaitsiera malda handikoa da, beraz, baldintza txarretan (lainoa, elurra, izotza) ez egitea gomendatzen da. Horrelako egoeretan, hobe da GR 12ren trazadura jarraitzea: Iturbeltza – iturria – Etxamendiko Etxola – Egurtzako lepoa – Aztakarri. Azken aukera hori ere erabil daiteke, zertxobait luzeagoa bada ere, ibilbidea leunagoa eta erosoagoa baita.