10. ERRO - ZILBETI

10. ERRO - ZILBETI

Naturaz inguratutako herri xarmangarri batera bidaia, historia, erromaniko aztarnategiak eta ikuspegi zoragarriak dituena, mendi-ibiliak zaleentzat aproposa
Erroko herritik iparralderuntz ateratzen den pista barna dihoa proposatzen den ibilbidea. Momentu oro porlanezko pista eta errepidetatik dihoan ibilbidea dugu. Zilbetiko herria landarediz eta mendiz inguratua, Zilbeti Adi, Tiratun, Arzabal eta Lizartxipik osatzen duten ibarrean dago. Done Jakue Bidea Zilbetitik hurbil pasatzen da; antzinean bazegoen herrian ostatu bat eta baita monastegi erromanikoa ere, Ordena, XII-XIII. mendekoa Baina, zalantzarik gabe, herri xarmant honetako erakargarritasunetako bat bere kokapena da, edertasun handiko paisaiak dituelako.