GARAIOAKO IBILBIDEA

GARAIOAKO IBILBIDEA

Belardi eta basoetan zeharreko ibilbidea, non behorrak ikusi eta ikuspegi batez gozatu ahal izango duzun, natura eta historia maite dutenentzat aproposa
Ibilbide hau Garaioatik abiatzen da eta larreak, arteak, elorriak, erkametzak, enebroak, hurritzak eta historia handia duten pago eta haritz basoak zeharkatzen dituen bidexka batetik gora doa. Ohikoa da paraje hauetan behorrak eta haien potroak belarretan ikustea. Ezkerretara borda bat pasatuta, bi norabide-postek erakusten diguten ibilbidea jarraituz, lurrezko pista batetik igotzen gara, eskuinetara jaiotzen den bidexka batekin topo egin arte. Honek miradorerako sarbidea ematen digu. Itzultzeko, bide beretik jaisten gara pistaraino, eta handik Garaioara itzuliko gara.