MENDILATZEKO ERRESERVA

MENDILATZEKO ERRESERVA

360º-ko ikuspegi panoramikoekin eta jaitsieran pagadi eder batekin egindako igoera erronka bat, naturazaleentzat eta mendi-ibilien zaletuentzat aproposa.
Ibilbidea Azpegiko aterpetik hasten da, 980 m (sarbidea Orbaizetako Fabrikatik). Ibilbidea igoera sendo eta jarraitua da, Mendilatz mendiko gailurreraino (1.348 m), ia 360º-ko ikuspegi zabalekin. Lehen zatian, «Ursarioko Basoa» ibilbidearekin batera doa Azpegiko leporaino (1.055 m). Lepotik gora, gailurrera daraman muino garbitik igotzen da; hau da ibilbideko zatirik gogorrena. Jaitsiera mendebaldeko magaleko pagadian barrena egiten da, Mustakolarreako bide zaharrera iritsi arte, eta handik Azpegiko aterpera itzultzen da.