26. AURIZBERRI - MEZKIRITZ

26. AURIZBERRI - MEZKIRITZ

Helmuga xarmangarri hau bere arkitektura zainduagatik, museo paregabeagatik eta tokiko lehiaketengatik nabarmentzen da, kultura eta naturaren maitaleentzat a...
Aurizberri/Espinal 1269an eraiki zen Teobaldo II.aren aginduz, Orreaga eta Gereineko burgoen arteko lautadan. Erroibarko herririk handiena da, bertan bizi baita biztanlegoaren herena. Herri eder honetan karrikak eta etxeak nabarmentzen dira, guztiak ongi zainduak, baita San Bartolome eliza (1961ean eraikia) eta kanposantuaren aurrean dauden hilarriak ere. Ibilbidea Donejakue bidetik hasita, eskuinean utziko dugu Mezkiritzeko portua baino lehen, bertatik Mezkiritzera jeitsiz. Izena ematen dion mendatearen oinean eta sasi eta pentzez inguraturik dago Mezkiritz, herri xarmanta, bertan daude Txorrondo eta Biritxikar auzoak. Mezkiritzen Bost-kirol txapelketa ospatzen da: ekitaldi bakoitzean pilotako 5 modalitate jokatzen dira.