PR-NA-203: MATA DE HAYA

PR-NA-203: MATA DE HAYA

Pagadi eta mendi-paisaien ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituen ibilbide erronka bat, naturazaleentzat eta mendizaleentzat aproposa.
Ibilbide zirkular zorrotz honek Belaguako Txokotik abiatuta Larrako Natur Erreserbaren bihotzera hurbiltzen gaitu, pagadi amaigabeak eta mendialdeko harri-paisaia basatiak zeharkatuz. Distantzia ez da luzea, baina aldapak oso malkartsuak dira, eta, beraz, ezinbestekoa da egoera fisiko ona izatea ibilbidea egiteko. Mata de Hayatik ekialderantz abiatzen da ibilbidea, SL-NA 81 ibilbidearekin tarte bat partekatuz, eta ondoren Bitxitozako arroilarantz doa lautadan barrena. Larrería ingururako igoera gogor baten ostean GR 12rekin bat egiten du une batez. Ibilbideak beste lepo batera egiten du gora, eta han hasten da pago artean beheranzko jaitsiera zoragarria. Zemeto begiratoki ikusgarria pasatu ondoren, bidea Mata de Hayara itzultzen da, lehenik bidezidorretik eta gero errepidetik.