GARRALDAKO IBILBIDEA

GARRALDAKO IBILBIDEA

Ibilbide zirkularra, historia, natura eta ikuspegi liluragarriak uztartzen dituena, meategietako hondakinekin eta baso dotore bati begira dagoen ikuspegi bat...
Ibilbide zirkular hau informazio-paneletik hasten da, herria zeharkatzen du Cañada Real bidez eta aurrerago, eskuinetara, igarobide kanadar batera iristen da. Bertan, ezkerretara bide bat ateratzen da, eta hark antzinako ikaztegi batera eta meta batera eramaten gaitu. Marka horiari jarraituz, pago eta haritz basora sartzen gara, eta bertan dagoen behatokira iristen gara; handik ikus daiteke Irati ibaia zeharkatzen duen basoaren handitasuna. Baso honek historia asko du kontatzeko: barrurago sartzean meatze-herri baten hondakinak, ikaztegi bat eta datazio zain dagoen tumulu bat aurkituko ditugu. Aurrera jarraituz, Aritztokia-Arrigorri izeneko ikuspegi ikusgarrietara eta haritzaren erabilerak azaltzen dituen informazio-paneletara hurbil gaitezke.