5. LOITZU - AINTZIOA

5. LOITZU - AINTZIOA

Basoan zehar ibiltzeak muino gaineko herrixka pintoresko batera eramaten du, inguruko haranaren ikuspegi panoramiko zoragarriengatik famatua.
Loizutik, hegoalderuntz irtetzen, pista hartu eta gora egingo dugu poliki-poliki basoan barrena. Markei jarraituz ezkerrera egingo dugu pistaren bidegurutze batean, eta pixkat ibli ondoren, “4. Larrogineko bira”-ko xendarrekin bat egingo dugu, eta Aintzioara jeitsiko gara. Aintzioa Erroibarko herririk altuena da (1.008 metro), Labiako mendilerroaren gainean dago; herriaren ondoan amildegi handia dago eta handik ibarreko ikuspegi ederretaz gozatu ahal da.