2. ESNOTZ - ORONDRITZ

2. ESNOTZ - ORONDRITZ

XVI. mendeko eliza eta zubi erromaniko bat dituen herrixka xarmangarria, naturaz eta bere historia aberatsa arakatzera gonbidatzen zaituzten bideez inguratua.
Orondritz Errotik oso hurbil dago, gutxi gora behera 700 metroko altueran. Herri dotorea eta oso ongi zaindua da. XVI. mendeko eliza nabarmentzen da, eta baita begi bakarreko zubi erromanikoa, hasierako egitura osoa mantentzen duena. Behin herria pasata errepidetik, ezkerretara ateratzen den pista hartuko dugu. Pista zenbait zelai eta soroetatik eramango gaitu, geroago basoan sartuz eta bidexka bihurtuz, azkeneko momentuan Esnotzera iritsiz. Esnotzeko herria zelai batean dago, Liran Haitzatik 1,5 kilometrora. Herrian bertan, etxeen artean izkutatua, baseliza bat dago, herri bitxi honen historia luzearen lekuko.