8. MEZKIRITZ - ESNOTZ

8. MEZKIRITZ - ESNOTZ

Arkitektura tradizionala duen herri xarmagarria, artisauen eta idazle ospetsu baten sehaska. Edertasun naturala eta kirol lehiaketa paregabeak eskaintzen ditu.
Izena ematen dion mendatearen oinean eta sasi eta pentzez inguraturik dago Mezkiritz, herri xarmanta, bertan daude Txorrondo eta Biritxikar auzoak. Arkitektura zibilari dagokionez nabarmentzekoak dira herriko etxe handiak, bi isurialdeko teilatuak eta kontrahormadun aurrealdeak dituztenak. Zura lantzen dituzten eskulangileen herria, aipagarrienak kuxetagileak izan dira, eta hortaz gain letren eta euskararen munduan nabarmendu zen emakumea, Perpetua Saragüeta, ipuin idazlea eta eskualdeko etnografiaren ikerlari bikaina. Mezkiritzen Bost-kirol txapelketa ospatzen da: ekitaldi bakoitzean pilotako 5 modalitate jokatzen dira. Ibilbidea jarraitzeko hormigoidun pista batetik hasiko gara malda gora, Larregainera iristi arte. Bertan markak jarraituz, pagadian barna murgilduko gara bidexendra polit batetik, Esnotzeko herrira eramango gaituena.