7. ERRO - ESNOTZ

7. ERRO - ESNOTZ

Errok, bere historia eta paisaiekin, ibilbide historikoak eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu, natura eta kultura maite dutenentzat aproposak.
Erroibarko hiriburua da eta izen bereko ibaiaren ondoan dago. Etxeak nahiko modernoak dira, XIX. mendekoak, izandako bi suteek herria suntsitu ondoren berreraiki zelako herria. Erron bi jauregi zeuden, bata goiko aldean ("suso"-koa deitua) eta bestea, nagusia, beherago, ("yuso"-koa). Bidegurutzea (galtzada erromatarra, Done Jakue bidea, Frantziarako errepide nazionala, ...) Erro izen bereko mendatearen oinean dago, talaia ederrean kokatua, ibarraren korridorea bere zabaltasunean ikusteko leku paregabean. Esnotzeko herria zelai batean dago, Liran Haitzatik 1,5 kilometrora. Herrian bertan, etxeen artean izkutatua, baseliza bat dago, herri bitxi honen historia luzearen lekuko.